XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Krisia eta berregituraketa

Industri garapenerako joerak 1973an nazioarteko krisiak (petrolioaren krisiak) etengo duen hazkunde-prozesua sortarazi zuen.

Urte horretan atzerriko kapitalen inbertsioetan halako geldialdi bat gertatzen da.

Orduz geroztik, ekoizpenak behera egingo du, euskal gizartea gaur egun oraindik dirauten langabezi-maila handietara eramango duelarik.

Azkeneko urteotan zenbait urrats eman dira euskal industriaren krisialdi sakona konpontzeko, eta honetan lagundu dute bai frankismoaren bukaerak bai demokraziaren prozesua zabaltzeak.

Azken honek Autonomi Estatutua dela medio berregituraketa-prozesuari ekiteko aukera eman du, eta nahiz eta oraindik bukatugabea izan, euskal industrigintza laurogeitamargarren hamarkadan Europako Ekonomi Elkartean sartuta egongo dela pentsatzea zilegi da.

Hirurogeitamargarren urteetako krisialdiaren ondoren, garatutako industria duten lurraldeek, Nerbioiren bi bazterrak, esaterako, gaur egun oraindik gainditu ez den krisialdi sakona nozitu zuten.

Nerbioi ibaiaren bazterretan kokatutako industria.

Nire hiztegitxoa

Defini itzazu honako hitz hauek: Errepublika / Gerra zibila / Frankismoa / Tresna-makina / Garapen plangintza / Garapenerako joera / Industriguneak / Industri berregituraketa / Europako Merkatua.